XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
15 O JANARI, JANARI DONTSU! Jan-pozeko gara denok.Jainkoak emaniko gauzarik hoberenetakoa da, izan ere, janaria.
Abrahani bisitariak etorri eta zein bazkari ederra egin zuten elkarrekin, kontatzen digu irakurgai honek.
Genesis Liburutik hartua da Irakurgaia.
Egun batez, etxol-aurrean eserita zegoen Abrahan.
Arratsalde beroa zen eta eguzkia dir-dir zegoen zeru-sabaian.
Hartan, begiak jasorik, hiru gizon ikusi zituen Abrahanek berarengana etortzen. Jaiki eta bidera irten zien.
Zatozte - esan zien - har zazue mokau bat.
Eseri, otoi, hemen, itzalean, nik garbitzeko ura ekarri bitartean.
Abrahan etxolan sartu zen eta ogia erretzeko agindu zion Sara bere emazteari.
Mutilari, berriz, haragirik onena prestatu eta erretzeko agindu zion.
Abrahanek berak esne-lana egin zuen bisitariei bazkari on bat emateko.
Otordukoan, bisitarietako batek esan zuen:
Etxol-barruan zegoen Sara eta, hori entzunik, farrari eman zion, zahartua bait zegoen haurrik izateko.
Geroxeago etorrita, Abrahanek demanda eman zion.